2011-03-10

Altxor lapurtua

Sineztezina, baina hala zen: hor geuden gu, pirata horien atzetik. Baina, hasiko gara hasieratik. Ni, Josefina, eta nire laguna, Asier, eskolan geunden. Gaur aita guztiek bere lanari buruz hitz egin behar dute eta nire aita etorriko da. Nire aita pirata da eta ez daki nola hitz egingo duen bere lanari buruz(espero dut xelebrea ez izatea). Urduri nengoen nire aita berandu iritsi zelako: -Kaixo, neska-mutilok- itxi nituen begiak ez ikusteko aita, baina dena nik espero nuen baino askoz hobeto egin zuen. Gero niregana etorri eta esan zidan:
-Josefina, gaur altxorra lapurtu didate eta lagundu behar didazu. -Bai noski, kapitaina jauna- erantzun nion. Asierrekin topatu eta galdetu nion ea nirekin nahi zuen etorri:
-Artaleak falta izan, Josefin? Nola joango naiz zurekin?
- Lasai, mutiko, ez baduzu nahi, ez etorri. Baina, abentura asko galduko dituzu!
Eta alde egin nuenean, nire atzetik joan zen. Nire aitaren itsasontzian geudenean galdetu nion aitari:
-Kapitaina, ama etorriko al da?
- Ez, Josefin, ama etxean geratuko da.
Azkenean alde egin genuen eta portua pixkanaka-pixkanaka txikitzen ari zen.
Egun batzuk pasat ondoren, irla iritsi ginen eta aitak esan zuen:
- Irla honetan altxorra dago, lehenengo aurkitzen duena altxorraren %10a berarentzat izango da! Asier eta ni pentxakor geratu ginen, eta altxorra aurkitzen bagenu? Baina, horretarako bilatu behar da. Irla horretan sartu ginen eta aitari mapa kendu geniola, altxorra bilatzera joan ginen. Bi pauso haurrera hiru eskuinera. Azkenean, mapa esaten zigun helmugara iritsi ginen. Gu bilaka eta bilaka ez genuen aurkitzen baina... Arrano pola, "X" bat! hor zulo bat egin eta altxorra aurkitu genuen!! Azkenean, etxera! eta gainera diru dezenterekin. Baina gero pirata batzuk agertu eta altxorra kendu ziguten. A ze bihotz beltzak:
-Asier, zuk alde honetatik ni besteatik altxorra berreskuratu behar dugu!- eta horrelaxe egin genuen.
Orain badakizue piraten atzetik joatearen zergatia. Azkenean, lur jota gelditu nintzen.
Asier eta ni agur esan genion altxorrari eta itsas ontzira joan ginen:
- Kapitaina, altxorra eskutik joan zaigu- esan nion aitari- Bost asola altxorra etxera joan behar zarete. Etxean amari esan nion:
- Ama, hurrengoan etorri behar zara.

No hay comentarios:

Publicar un comentario